domingo, 7 de septiembre de 2014

Xuban Errazkin nagusi Oñatiko helmugan

Mireia Bikuña 2014-09-07 11:01  Oñati
Junior eta bigarren urteko kadete mailetako 56. Mikel Deuna Saria esprintean erabaki zen. Xabier Contreras (Limousin), Thomas Cabanel (Castelsarrasin) eta Xuban Errazkin (Bazpi) indartsu sartu ziren Unibertsitate etorbideko zuzenera. Bizikletan zutik ipini ziren hirurak, eta segituan atzean geratu zen Cabanel frantziarra. Azken bultzakadan irabazi zuen Errazkinek. 
88 kilometroko proba egin zuten junior eta bigarren mailako kadeteek. Lehen 30 kilometroak lauak eta gainerakoak oso gorabeheratsuak.
Tropela sakabanatuta heldu zen helmugara. Ormaiztegitik gora, Atagoitirako bidean apurtu zen taldea. Contrerasek, Cabanelek eta Errazkinek 20 segundoko abantaila hartu zuten eta atzekoek ezin izan zuten abantaila hori murriztu Udanarako bidean.
Sari banaketa ekitaldia
Lasterketa bukatuta, saria merezi zuten txirrindulariak Foruen plazako kioskoan elkartu ziren. Lehen hiru sariez gain, mendiko saria (Julen Umerez), tarteko helmugaren saria (Vincent Cabanel), taldekako saria (Bazpi taldea) eta oñatiar onenaren saria (Julen Umerez) banatu zituzten antolatzaileek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario