viernes, 19 de marzo de 2010

13 artzain berri atera dira aurten Gomiztegitik.

Gaur, eguena, jaso dute artzain direla erakusten duen makila. Eskolaren ikasturte amaierako ekitaldia egin dute Arantzazuko Gandiaga Topagunean.
Ikasturte amaierako ekitaldian, eskolako arduradun eta ikasleez gain, Diputazioko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egon dira, baita Oñatiko alkatea ere. Guztiek azpimarratu dute Itsasmendikoi Artzain Eskolak lehenengo sektorea sustatzeko eta ingurumena zaintzeko egiten duen lana.

13 artzain berriek urriaren 13an hasi zuten kurtsoa eta bost hilabetez jardun dute artzain lanak egiten eta ikasten. Gehienak Euskal Herrikoak dira, baina, Madrileko ikasle bat, Badajozeko bat eta Txiletar bat ere etorri dira Gomiztegira. Ikasleen bataz besteko adina 27 urte dira; emakume bakarra egon da aurten eta guztiek artzain lanetan jarraitzeko asmoa erakutsi dute. Irakasle zein ikasle pozik azaldu dira kurtsoaren bilakaerarekin

HEMEN
Taldeko argazkia egin dute artzainek ekitaldiaren amaieran. Argazkia handitu

No hay comentarios:

Publicar un comentario