domingo, 26 de enero de 2014

Iker Arkauz eta Ainhize Barrainkua

Iker Arkauz eta Ainhize Barrainkua, 2013ko Euskal Herriko duatloi eta triatloi zirkuituetako onenen artean

Jokin Bereziartua 2014-01-25 17:35   Kirola  Oñati
2013ko Euskal Herriko duatloi eta triatloi zirkuituetako atleta onenen berri eman du Euskadiko Triatloi Federazioak. Horien artean, Oñatiko Triatloi Taldeko Iker Arkauz eta Ainhize Barrainkuak osatzen dute gure ordezkaritza. Arkauzek duatloi zirkuituko lehen postua lortu du junior mailan eta Barrainkua, ordea, hirugarren sailkatu da triatloiko kadete mailan.
Ainhize Barrainkua –eskuinetik bigarrena– 2013ko Zumaiako triatloiean saria jasotzen. Argazkilaria: Bittor Mutiozabal
Otsailaren 2an egingo da sari banaketa ekitaldia Durangoko Plateruena Kafe antzokian (13:30). Zorionak biei!

No hay comentarios:

Publicar un comentario