jueves, 23 de abril de 2015

Lan istripu larria izan zuen Gipuzkoako Urak enpresako Oñatiko langile batek asteartean

Iturria: Oñati irratia

2015/04/23

Langilea, Bidebarrieta kaleko biltegian konorterik gabe eta buruan kolpe handia zuela topatu zuten
  60 urte inguruko langilea, larri, Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten. Atzo ebakuntza egin zioten eta larritasunean egonkor jarraitzen duela jakinarazi du familiak. Zaintza berezien gelan ingresatuta dago.
  Lan istripua, astearte goiz-eguerdian gertatu zen. Dirudienez, langilea, Gipuzkoako Urakenpresak Bidebarrieta kalean duen biltegian lanean ari zen. Etxera bazkaltzera joan ez zela eta, senitartekoek abisua eman zuten eta  lokalean, konorterik gabe eta buruan kolpe handia zuela topatu zuten lankideek. Langilea eskailera batera igota lanean ari zen eta bertatik jaustean buruan kolpe handia jaso zuen.
  Langile komiteko ordezkariak atzo Oñatin izan ziren istripu lekua ikusi eta lankideekin gertatutakoa argitu nahian. Era berean, enpresa arduradunekin harremanetan daude, erantzukizunak argitu daitezen. Enpresa komitetik, elkartasuna adierazi diote lan istripua izan zuen langileari eta familiari eta halakorik errepikatu ez dadin erantzukizunak argitzea eskatu dute

No hay comentarios:

Publicar un comentario