miércoles, 8 de abril de 2015

Prentsaurrekoa...Oñatiko EH Bildu

Jakina da eta horrela salatu dugu behin eta berriz (azkenekoz martxoko osoko bilkuran) Guardia Zibila izugarrizko presioa eta jazarpena mantentzen ari dela herrikide batzuengan.

Presio horrek bere espresio gorena pasa den ostiralean izan zuen eta herriko gazte bat bortizki atxilotua izan zen. Itxaurrondoko kuartelera eraman eta bertan galdekatua izan ostean goizaldean aske geratu zen.
Oñatin, eta Euskal Herrian oraindik ematen den errepresio polizialaren helburua garbi dago zein den: euskaldunoi arrotza zaigun sistema politikoa eta legala indarrez ezartzea. Euskal jendartea da jazartzen dutena, eta beren presentziaren justifikazio bakarra Espainia inperialaren hiruko ezaguna betikotzea dute: "Una, Grande y Libre" izaten jarraitzea.
Bakea, demokrazia eta normalizazio politikoarena izan behar duen garai honetan Euskal Herrian indarrean dagoen biolentzia mota bakarra Guardia Zibila eta estatuarena da. Hori dela eta, berau salatu, eragotzi eta betiko amaitu dadin konpromisoak hartzea denon artean osatu behar dugun agenda demokratikoaren lerro-burua da.
Hori horrela, dei egin nahi diegu Oñatiko herritarrei azaldutako gertakariak salatzeko eta sufritzen ari direnei elkartasuna adierazteko gaur, Apirilak 8, arrratsaldeko 19:00etan Unibertsitate Etrobidean (kuartel ondoko eskaileretan) burutuko den prentsaurrekoan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario