lunes, 8 de febrero de 2016

LENAO.

Lenao taldeak bere lehen diskoa plazaratu du

Taldearen izen bereko lehen diskoa plazaratu du Lenaok. Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal...), Egoitz Olalde (Sharon Stonner, Sorkun...), Joxeba Aranburu  (Bitz...) eta Ander Etxanikzek (Gas...) osatzen dute taldea. Orain dela hiru urte sortu zuten, eta orduz geroztik abesti ugari konposatu dituzte soinu propioaren bila. Orain arteko taldeetan rock estiko gogorragoak jorratu dituzte, baina proiektu berri honetarako esparru berria landu nahi izan dute, eta beste garai bateko rock soinu naturala edo melodikoa bilatu dute, pop erako doinuei ere lekua eginez. Hamaika abesti grabatu dituzte lehen dikso honetan. Ander Etxaniz taldekidearenak dira azaleko irudia eta barruko liburuskan aurkituko ditugunak. Boga eta Aker tabernetan dago salgai diskoa 10 eurotan. Diskoa kaleratzearekin batera aurkezpen bira ere egingo dute. Hilaren 12an Iruñeako Infernu tabernan hasiko dira, eta martxoaren 12an Oñatiko Gaztelekuan aurkeztuko dute lan berria.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario