miércoles, 6 de julio de 2016

Garazi Erostarbe Euskadiko azpi txapelduna

ok magazinea

2016-07-06 12:51:31
ASTEBURUAN ESPAINIAKO TXAPELKETAN LEHIATUKO DA
Garazi Erostarbe bigarren, Euskadiko erlojupeko txapelketan
Gipuzkoa Caja Rural Bide Bide taldean ari den Garazi Erostarbe txirrindulari oñatiarra, albiste izan dugu asteburuan. Larunbatean, Larrabasterran jokatu zen Euskaldun txapelketako proban, hirugarrena izan zen kadete mailako lasterketan. Hala ere, emaitzarik aipagarriena igandean lortu zuen. Euskadiko kadete mailako erlojupeko txapelketan azpitxapeldun izatea lortu baitzuen, garailearengatik lau segundu eskasetara.

Garazi Erostarbe txirrindulari oñatiarrak asteburu oparoa izan du. Larunbat eta igandean lehiatu zituen bi lasterketetan podiumera igotzea lortu baitzuen kadete mailako kategorian. Larunbaten Euskaldun txapelketarako puntuagarria zen Larrabasterrako (Sopela) lasterketan aritu zen Erostarbe, eta 33 kilometroko ibilbidean zehar lan bikaina egin zuen. Bederatzi txirrindulari iritsi ziren ihes eginda azken zuzengunera, eta esprintean erabaki zen lasterketa. Garaipena Izarne Maioz taldekideak eskuratu zuen eta Amaia Lartitegiren ostean, hirugarren postuan zeharkatu zuen helmuga txantxikuarrak.

Igandean berriz, Euskadiko bakarkako erlojupeko txapelketa izan zuen Erostarbek. Proba Iturmendin (Nafarroa) jokatu zen eta kadete mailan 10 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten txirrindulariek. Erostarbe garaipenaren lehian ibili zen uneoro, erreferentzia oso onak markatuz. Hala ere, Luisa Ibarrola bizikleta.com taldeko ziklistak pronostiko guztiak bete zituen. Garaipena lortzeko faborito nagusia zen eta Erostarbe baino lau segundu azkarragoa izan zen helmugan, Euskadiko txapelketa eskuratuz.

Asteburuan Espainiako txapelketa

Asteburuan lorturiko emaitzak garrantzitsuak izango dira Erostarberentzat. Izan ere, asteburuan Espainiako txapelketetan parte hartuko du aurrenekoz Oñatiko txirrindulari gazteak. Meridara joango da eta bi lasterketa lehiatu beharko ditu Euskal Selekzioko ordezkari gisa. Ostiralean taldekako erlojupekoa eta larunbatean errepide gainekoa.

Hona hemen Gipuzkoa Caja Rural Bide Bide taldeko txirrindulariak azken egunetan lorturiko emaitzen gainean, OK Magazineari egin dizkion adierazpenak:


Erostarbe igandeko erlojupekoan. Argazkia: Amaia Etxedona

No hay comentarios:

Publicar un comentario