martes, 5 de julio de 2016

Mikel Ugarte garaipena lortu zuen Deban.

ok magazinea

2016-07-05 17:47:38
HELMUGARA 2. IRITSI ZEN, BAINA LEHEN SAILKATUA DESKALIFIKATU EGIN ZUTEN
Mikel Ugarte oñatiarrarentzat izan da aurtengo Debako triatloia
Mikel Ugarte, Saltoki Trikideak talde nafarreko atleta oñatiarrak, garaipena lortu zuen pasa den larunbatean Deban jokatu zen Euskal Herriko zirkuituko hamaikagarren proba puntuagarrian. Helmugan bigarrena izan zen txantxikuarra, baina lehen sailkatuak bizikletan arauz kanpoko estrategiak erabili zituenez, kanporatu egin zuten Ugarteri garaipena emanez.

Debako triatloiaren zortzigarren ekitaldia jokatu zen larunbat arratsaldean. Sprint distantziako proba izanik, 750 metro egin zituzten partaideek igerian aurrena. Ondoren, 25 kilometro bizikletan, eta azkenik, 2,5 kilometro korrika. Mikel Ugartek lasterketa bikaina egin zuen eta hiru sektoreetan erregulartasun handia erakutsiz, garaipena lortu zuen.

Esprintean iritsi ziren azken zuzengunera Francisco José Hervás eta Mikel Ugarte oñatiarra eta berez azken ahalegin horretan bere aurkaria garaitu ez bazuen ere, gerora, epaileek garaipena txantxikuarrari eman zioten. Hervás triatletak arauz kanpoko hainbat mugimendu egin zituen bizikletako sektorean eta horren ondorioz, sailkapen nagusitik kanporatu egin zuten. «Badirudi behin baino gehiagotan sartu zela kontrako erreian eta hori guztiz debekatuta dago» adierazi du gaur Ugartek Oñati Irratian.

Garaipen arraroa

Azken garaipena berarentzat izan bazen ere, Ugartek adierazi duenez aho-zapore arraroa uzten duen txapela izan da asteburukoa: «Garaipena nirea da, bai, baina benetan bigarren postuan sartu nintzan helmugara. Eta oraindik ez dut inoiz helmuga bat lehen postuan zeharkatu» onartu du.

Azken urteetan maila bikaina ematen ari da Ugarte. Hala ere, «errematatzea» falta zaiola onartu du Ugartek gaurko elkarrizketan. «Arazoa buruan daukadala iruditzen zait. Ez dut nigan sinesten» esan du. Bestelakoan, aurrera begira izango dituen helburuetaz ere hitz egin du Saltoki Trikideak taldeko kirolariak.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

Ugarte oñatiarra, Debako podiumean txapelarekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario