miércoles, 6 de julio de 2016

SAN MARTINGO ORTUAK.

GOIENA

San Martingo ortuen erabiltzaileen elkarteak autokudeaketa maila altuagoa izango du

Eneko Azurmendi 2016-07-06 15:14  OÑATI BERRIAK
Okitaño (erabiltzaileen elkartea) sortu zenean, ortu hauek autokudeaketaranzko bidea hartu behar zutela hitzartu zuten elkarteak eta Oñatiko udalak. Hasieran udalaren esku zeuden ortu hauek, baina duela hilabete ingurutik, erabiltzaileek kudeatzen dute zati handi bat.
Oñatiko San Martin auzoko ortu publikoak 2014aren bukaeran sortu ziren. Orduan sortutako araudi baten arabera, ortu hauek udalaren ardurapean hasi ziren, baina autokudeaketaranzko bidea hartu zutela hitzartu zen. 2015ean Okitaño ortuko erabiltzaileen elkartea sortu zen eta duela hilabete inguru hasi ziren autokudeaketa maila handiagoa edukitzen.
Lagapen Hitzarmenaren bitartez, Oñatiko udalak gastu handiei bakarrik egingo die aurre eta argia eta ura bezalako gastuak erabiltzaileen esku geldituko dira. Horrez gain, ortua eduki nahi duen eskatzaileak elkartearengana joan beharko du zuzenean eta honek batzordeari egingo dio proposamena, honek onartu dezan.
Irati Etxeberria zinegotziak dio garapen komunitarioko adibide garbia dela hau, autokudeaketa sustatzen duena eta, era berean, hezitzailea dena.
Ortuetako bat David Forrest Okitaño elkarteko presidente da. Bera kaliforniarra (Ameriketako Estatu Batuak) da izatez, eta modu bitxi batean kudeatzen du bere ortua, jasota dauden baratze-taulak erabilita. "Jasota dauden baratze-taulak erabilita, zuk nahi duzun lurrarekin bete ditzakezu taula hauek. Behar duzun konposta, ongarria edo dena delakoa botatzen diozu, zure gustura, landareak hobeto haz daitezem. Gainera, jasota dagoenez, draintze-sistema ona dauka eta landareak ondo hazten dira", azaldu du Forrestek.
Gaineratu du hasieran egin beharreko lana ondo egin ezkero, gero ez dagoela urtero lurrari buelta eman beharrik."Hasieran lan handia eskatzen du, baina gero ez daukazu zertan mugitu, urtean konpost geruza bat jarrita nahikoa da. Epe luzera, sistema interesgarria da", adierazu du.
Gaur egun 74 ortu daude San Martinen eta lau geratzen dira libre. Hala ere, datozen egunetan bi ortu hartuko dituzte eta beste bi bakarrik geldituko dira erabiltzaile berrientzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario