Giltzagune egitasmoa gertu du Udalak. Piboteak dituzten kaleetan sartzeko giltza bakarra gertu dute suhiltzaileek eta larrialdietako zerbitzuek. Horrekin pibote mugikorra jaitsi eta etxe guztietara heltzeko bidea izango dute. Horixe da, izan ere, Giltzagune proiektuaren helburua: larrialdi zerbitzua herriko kale guztietara helaraztea.
Altzairuzko ontzia

Giltzaguneak jarrita daude aspalditik, baina martxan ipintzea atzeratu egin dute, suhiltzaileek eta larrialdi zerbitzuetakoek euren GPSetan guneen koordenadak sartu behar izan dituztelako.
"Sistema aproposena"
Giltza bakarra erabiliko duen lehen herria Oñati izango da; aitzindaria, hortaz. Foru Aldundiak toki guztietan larrialdi zerbitzua emateko modu "aproposena" dela dio. Horren harira, Gipuzkoako gainontzeko herrietara zabalduko da Giltzagune proiektuarekin bat egiteko aukera. Gero, herri bakoitzak dituen beharren arabera erabakiko du zer egin behar duen; alegia, giltza edo urruneko agintea erabili erabakiko dute. Hori horrela, larrialdietako zerbitzuen giltza bakarra beharko dute Gipuzkoako herri guztietarako
HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario