PICO DE LAS NIEVES, Bizkaia (778m)
Irteera: Goizeko 8tan, korreos parean
Izena emateko epea: Azaroak 15, osteguna, Aloñako tabernan
Bazkideak 9€, ez bazkideak 12€
Bizkaiako mendebaldeko ertza ezagutzera joango gara hilabete honetako mendi irteeran.Kantabriako Ampuero udalerriaren lurretan kokatutako Rascon herrititk abiatuko gara eta 778 metroko altueran dagoen “Pico de las Nieves”eko baseliza izango dugu lehen helburu. Bertatik ikusi ahal izango ditugu aurreko urteetako irteeratan ezagututako kostaldeko Candina Mendilerroa iparraldean eta Zalama hegoaldean.
Norabide hori hartuko dugu guk, gainera batetik, Karrantza bailara aldera. Bailara hau bistaratzen dugunean, mendebaldera okertuko gara eta altuera galdu gabe
Raneroko eremu karstiko aldera joko dugu. “Picon del Carlista” tontorra zapaldu ondoren jaitsiko gara ibilaldiaren bukaeran dauden Pozalaguako kobetara.
miércoles, 7 de noviembre de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario