miércoles, 7 de noviembre de 2012

Oñatiko Laburmetrai Rallyaren III garren edizioa.





Oñatiko Laburmetrai Rallyaren lehen edizioa duela 3 urte egin zen, mendiz inguraturiko Gipuzkoako herri historiko honetan.



Hasiera batean, Irudiz enpresa egin zen ekimenaren kargu eta gaur egun herritar talde batek darama rallyaren antolakuntza. Laburmetrai rally hau, Oñati bezalako herri batean zinemagintza eta komunikazio arloa bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz burutu zen.



Lehenengo ediziorako 7 talde aurkeztu ziren, Oñatikoak zein beste herri batzuetakoak. Aurkezturiko 7 taldeen arteko lehiaketak eta proiekzioak ikustera hurbildutako jende kopurua handiak, esperientzia aberasgarria izan zela adierazi zigun, ondorengo urteetan errepikatzeko modukoa. Aipatzekoa edizio hartan izaniko epaimahaia, zine munduko pertsona esanguratsuak, hala nola, Iban Garate aktorea, Aitor Mantxola argazki zuzendaria, Aitor Arregi zine zuzendaria...



2011ko edizioak aldiz, ohiartzun handiagoa izan zuen. 11 talde desberdin aurkeztu ziren, guztira ia 80 lagunera iritsiz, era guztietako lanak izan genituelarik ikusgai (komedia, zientzia fikzioa, drama...).



Badator hirugarren edizioa, hainbat berrikuntzekin aurreko edizioak hobetzeko asmoz. Beraz, aurten ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 2012ko azaroaren 10ean izango den laburmetrai rallyan parte hartuz edo ondoren izango den proiekziora hurbilduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario