domingo, 6 de abril de 2014

Aloña Mendi Gipuzkoako eskuz binakako pilota txapeldunAloña Mendi Gipuzkoako eskuz binakako pilota txapeldun kadete mailan

 ok magazinea
Pilota
2014-04-02 20:07:27
Udaberriko txapelketa irabazi du talde oñatiarrak

Aloña Mendiko pilota saila zorioneko dago. Urte gogor batzuk igaro ondoren, azkenaldian haziz dijoa eta horren adibide, ostiral iluntzean kadete mailako pilotariek lortutako garaipena. Udaberri txapelketako bikotekako txapela eskuratu zuten, Hondarribiri finala 22-17 irabazi ostean.

Txapelketa borobila jokatu dute oñatiarrek. Urtarrilean hasi eta martxoa amaiera arte, hamar bat partidu jokatu dituzte Gipuzkoako frontoi ezberdinetan. Hasieran ligaxka erara, eta ondoren, kanporaketak gaindituta. Ligaxka bigarren amaitu ostean, duela 15 egun jokatu zuen finalerdia Zubikoan, Soraluzeren aurka. Txantxikuarrak nagusi izan ziren 22-8. Emaitza horri esker, finalerako txartela lortu zuten.

Finala, esan bezela, pasaden ostiralean jokatu zen Zubikoan. Aurkaria Hondarribiko taldea izan zen eta hasieran markagailuan atzetik joan baziren ere, partidu erditik aurrera, erritmoa eta tantuak oñatiarrenak izan ziren. Hondarribiarren azken abantaila nagusia 11-14koa izan zen, baina hortik aurrera, etxekoek ondo eman zioten buelta partidari. Azkenean 22-17 nagusitu zen Ander Biain eta Markel Txintxurreta bikotea. Finala Biain-Txintxurreta bikoteak jokatu bazuen ere, txapelketan zehar Xabier Aiastuik ere jokatu du eta beraz, garaipena talde lan onaren fruitu izan dela adierazi digute.

Giro bikaina frontoian

Aloña Mendiko pilota saileko arduradunak harrituta gelditu ziren finalak izan zuen harrera ikusirik. "Azkenaldian, jende gehiago hurbiltzen zen partidu hauetara, baina ostiralekoa ederra izan zen" adierazi digu Uriarte entrenatzaileak. 100 pertsona inguru elkartu ziren harmailetan eta giro ezinhobea egon zela onartu digute.
Biain eta Aiastui, Uriarte entrenatzailearekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario