domingo, 27 de abril de 2014

Aloñako gimnastek erakustaldia egin zuten Illunben

Mireia Bikuña 2014-04-27 20:18   Kirola  Oñati
Gipuzkoa Basketek eta CAI Zaragozak jokatutako partiduan egin dute erakustaldia. Hain justu ere, atsedenaldian eta entrenatzaileek hutsarteak eskatu dituzten uneetan egin dituzte koreografiak.
ACB ligako saskibaloi partiduan erakustaldia egitearena nondik nora sortu zen galdetuta, hauxe esan digu Lide Osinaga entrenatzaileak: "Baskoniaren partidu baten ikusi nituen Gasteizko gimnastak eta pentsatu nuen halako zerbait egitea nere neskatilekin. Gure lana kanpoan erakusteko modua izan da. Baskoniari eta Gipuzkoa Basketi baimena eskatu eta lanean hasi ginen"

No hay comentarios:

Publicar un comentario