domingo, 6 de abril de 2014

Dollygans taldeak irabazi du

Dollygans taldeak irabazi du liga Oñatiko Herriko Futbol Txapelketan

Jokin Bereziartua 2014-04-06 13:24   Kirola  Oñati
Ligako finalistak sari banaketaren ostean. | Ikusi handiago | Argazki originala
Atzo jokatu ziren Oñatiko Herriko Futbol Txapelketa barruko kopako eta ligako finalak. Ligako finalean Dollygans taldeak 2-1 menderatu zuen Albok eta kopan, berriz, Kalañatasaray izan zen garaile Bundeswehr taldearen aurrean (4-0).
Txapelketa herrikoia izan arren tentsio unerik ez zen falta izan, ligako finalean batez ere. Jokalariek serio hartzen dute txapelketa eta futbol federatuan bizi izaten diren uneak bizi izan ziren atzo ere. Esaterako, Albok taldeko jokalari bati txartel gorria atera zioten epaileari protesta egiteagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario