miércoles, 16 de abril de 2014

Txikienendako txokoa erabilgarri dago Oñatiko Gaztelekuko sotoan

Txomin Madina 2014-04-16 18:39  Oñati BERRIAK


 
Itxura berria du Oñatiko Gaztelekuan dagoen sotoak: 0-7 urte bitarteko umeendako espazioa da berau, eta aurrerantzean, bi urte bitartekoek euren txoko propioa izango dute jolasteko.
0-2 urte bitarteko umeendako txokoaz gain, bada beste berrikuntzarik ere: gurasoek hala eskatuta mikrouhin-labea jarri dute, eta koltxonetez gain jolas kooperatiboak ere egongo dira aurrerantzean umeen eta gurasoen arteko hartu-emana sustatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario