viernes, 4 de diciembre de 2009
Antzerkia."1542ko Oñatiko hitzarmena"
"1542ko Oñatiko hitzarmena" antzezlana taularatuko dute berriro Gabonetan
makalena
elkartekoek bi saio egingo dituzte abenduaren 26an santa ana antzokian
Makalena elkartekoak oholtza gainera igoko dira Gabonetan. San Migel jaietan taularatu zuten 1542ko Oñatiko hitzarmena izenburuko antzezlana berriro eramango dute agertokira, abenduaren 26an, hain zuzen ere. Kasu honetan, ikuskizuna Santa Ana antzokian eskainiko dute bi saio ezberdinetan, 19.00 eta 22.30etik aurrera.
Jabier Altubek, Andres Zabalak eta Ana Mari Markuletak emanaldiaren xehetasunak eman zituzten ostegunean komunikabide aurrean. "Jendeak azaldu digu gustora ikusiko lukeela antzezlana leku itxi batean hobeto entzuteko, eta gainera, ba-tzuk ez zuten izan aukera ikuskizunaren egunean Herriko plazara gerturatzeko kanpoan lan egiten baitute; horregatik erabaki dugu berriro taularatzea", esan zuen Altubek.
Emanaldiak doakoak diren arren, derrigorrezkoa izango da txartela aurkeztea (saio bakoitzeko sarrerak kolore desberdinekoak izango dira). Horiek asteartetik aurrera egongo dira eskuragarri kultur etxean.
Altubek azpimarratu zuen irailean ia 6.500 euroko aurrekontuarekin (Udalak finantzatu zuen) eraman zutela proiektua aurrera; abendurako, aldiz, 1.625 euro behar dituzte antzezlana antolatzeko.
Honekin zortzi dira Makalenako kideek prestatu dituzten lanak; guztiak Oñatiko historian oinarritutakoak, herriko euskaraz baliatuz. Oraingoan, XVI. Mendean zegoen giroa irudikatuko dute. Horrela, 1542an herriak kondearekin sinatutako hitzarmenaren nondik norakoak kontatzeaz gain, 50 urte tartean gertatutakoa ere antzeztoki gainean erakutsiko dute.
Iñazio Irizar eta Jerardo Elortza dira testua idatzi eta egokitu dutenak. Musika ere espreski egina izan da udal musika bandaren zuzendari den Inaxio Ibarrondoren gidaritzapean.
800 euro Batutako dirua (borondatea eman daiteke) sortutako Olaitturri Kultur elkarteak Argentinarako eratu den Gobernuz Kanpoko erakundeari emango dio. San Migel jaietan 800 euro bildu zituzten. Azkenik, Olaitturriko kideek eskerrak eman zizkieten Udalari (finantzaketagatik), Txantxiku ikastolari (lokala utzi zien entseguak egiteko), eta, oro har, ikusle guztiei
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2009/11/28/vecinos/debagoiena/1542ko-onatiko-hitzarmena-antzezlana-taularatuko-dute-berriro-gabonetan
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario