jueves, 3 de diciembre de 2009

Euskararen Eguna


Hainbat ekintza antolatu dituzte eskualdean Euskararen Eguna ospatzeko.


Euskararen Eguna dela eta, ekintza ugari prestatu dituzte eskualdean gaurko. Oñatiko ikastetxe guztiek, besteak beste, hainbat ekimen antolatu dituzte egun osoan zehar. Errekalde Herri Eskolan, esaterako, marrazkiak, jolasak, herri kirolak eta rally kulturalarekin goza-tzeko parada izango dute ikasleek.

Elkar Hezin, aldiz, bertso, kopla eta abestiez gain, euskarari buruzko hausnarketa egingo dute. Txantxiku ikastolan, gainera, jolasak, herri kirolak, dantzak, eskulanak eta gaztelekuan jaialdia egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario