domingo, 13 de junio de 2010

Beteranoen arteko lehian, Aloñakoak nagusi



3-0 irabazi diete Aloña Mendiko beteranoek Realeko beteranoei Jose Luis Agirre zenaren omenezko partiduan. partidu nahiko berdindua izan arren, oñatiarrek hobeto aukeratu dituzte, eta egindako hiru golak bigarren zatian etorri dira. Camino, Garai eta Albizu izan dira golegileak. Omenaldia bera norgehiagokaren aurretik izan da: ohorezko aurreskua dantzatu diete Jose Luis Agirreren familiakoei, eta bi futbol taldeen eta beste hainbat erakunderen izenean oroigarri eta loreak ere oparitu dizkiete.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario