ELA eta LAB sindikatuak deituta, metal arloko hainbat enpresek greba egingo dute gaur eta bihar. Oraingo deialdian, CCOO sindikatuak ez du bat egin deialdiarekin. Debagoieneko enpresa esanguratsuek bat egin dute grebarekin. ELA eta LAB sindikatuek emandako datuen arabera, aurreko aldiko deialdiko antzerako jarraipena lortu du oraingo deialdiak.
Datuak begiratuta, Arrasaten, adibidez, Polmetasa eta Gamei enpresak geldi daude; Oñatin geldi daude Cegasa, Txintxurreta, Stadler eta Juan de Garay. Bergarara bagoaz, Lazpiur, Candy, Elay taldea, Torunsa eta Lacor geldi aurkituko ditugu. Argitu behar dugu, Lazpiurren kasuan, ez dutela LAB eta ELAren deialdiarekin bat egin. Goizeko seietan langileak lanera joan dira eta zazpiak inguruan, piketeak izan dituztenez, lan jarduna eten dute. Bihar ere piketeak izatea espero dituztenez, ez direla lanera joango azaldu digute. Esan, aurreko deialdian CCOO sindikatuarekin egin zutela bat Lazpiurreko langileek.
Aretxabaletan, bestalde, geldi dago Sistemas Valle Leniz eta Eskoriatzan, Tesa.
Horrez gainera, oraingo honetan, kooperatibetara ere iritsi da protestarako deialdia. Kasu horretan proposamena da bihar ordubeteko geldialdia egitea metal arloko langileekiko elkartasun moduan. Goizean, 11:00etatik 12:00etarako deialdia egin dute, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 17:00etara bitartean. Kooperatibetan galdetuta, oraindik ez dituzte daturik helarazi, besteak beste, kooperatiba askotan bozketak gaur egingo dituztelako. Hala, ere, dagoeneko Fagor Etxetresnak-ek egin du bozketa eta 12:00etatik 13:00etara bitartean ordubeteko geldialdia egingo dute bihar. Gainontzeko kooperatibetan bihar bozkatuko dute.
Greba egiteaz gainera, mobilizazioak egitera ere deitu dituzte metal arloko langileak. Eibarren egin dute manifestaziorako hitzordua, gaur 11:30ean, Untzaga plazan. Bihar, berriz, Donostian egingo dute, Boulebarrean.
Lan hitzarmena dela-eta dabiltza metal arloko langileak protestan. ELA sindikatuak jakinarazitakoaren arabera, herenegun, martitzena egin zuten batzarra enpresarien Gipuzkoako ordezkariekin, Adegirekin, baina ez zuten adostasunik lortu: "Azkenean enpresaburuek ez dute inolako proposamen konkreturik egin, eta hurrengo bilerako data ere ez dute zehaztu", adierazi dute.
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario