martes, 8 de junio de 2010

Dauphine Libere .2 ETAPA.

Martes 8 de junio de 2010

Kaixo lagunok!

Hemen nator berriz ere, lasterketako kontuak kontatzera.

Askok jakingo duzuen bezela, atseden hartzera nindoan. Egun batzuk familiarekin hondartzara joarekoa nintzen, baina lehenengo reserba nintzenez, bizikletarekin joateko asmoa neukan. Baina maleta guztiak gertu genituenean, eta irtetzeko gertu geundela, ba horixe, asmoan bakarrik geratu zen. Okerrena 3 urteko ume batzi, ikastolan aste guztia hondartzara joango dela esaten pasatu duenean, azken orduko gora behera bat egon dela azaltzea izan zen. Baina Rosselerri kotxe batek harrapatu zion, eta, orduan Irizarri tokatu zitzaion bere ordez etortzea.

Behin hori azalduta, askok jakingo duzue, atzo gertatu zitzaiguna. Nola ez, izugarrizko erorketa harrapatu genuen, eta ipurdi guztia urratuta, eta porru eginda nagoen arren, benetako mina, buruan eta bihotzean daukat, Haimar hospitaletik igeltsuarekin zetorrela ikustean, morala lurrean zuela.
Egia esan, ez nago batere ondo, egun batzuk txarrak pasatzea egokitu zait berriz ere, baina orain momentuan, gehien nahi dudana, Haimarri gaur egin dioten ebakuntzatik lehen bailen osatzea da.

Horretxegatik, nere zutabe xume hontatik, animo guztiak eta besarkada bero bat " Xube "-ri.

Beste bat arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario