Jokin Etxabe bergararra izan da azkarrena Oñatiko proban
Esprintean amaitu zen atzo Oñatiko kadete mailako proba. Azken metroetan nagusi, Bergarako Lokatza taldeko Jokin Etxabe izan zen. Bergararrak ordu bat eta 14 minutu behar izan zituen 57 kilometroko lasterketa amaitzeko. Haren atzetik sailkatu ziren Josu Urreztarazu eta Mikel Irizar –aita oñatiarra du hark–.
75 txirrindulari atera ziren Olakuako irteera puntutik. Txirrindulariek Zubillaga aldera hartu zuten. Lehenengo kilometroetan taldea batuta joan zen. Zubillagatik Bergarara, han buelta eman eta berriro Oñati aldera hartu zuten txirrindulariek.
Ihesaldia
"Udana igotzen hasi garenean anaiak lagundu dit eta ihes egin ahal izan dut. Beste txirrindulari bat gehitu zaigu goranzkoan eta beste bat beheranzkoan", azaldu zuen Etxabek karrera amaieran.
Mendiko saria ere Jokinendako
Jokin Etxabek, gainera, mendiko saria ere jaso zuen zapatuan. Lehenengo momentuan nahasketa bat egon zen eta garaikurra Josu Urreztarazuri eman zioten, baina, gero, erabakia zuzendu zuten antolatzaileek. Bestalde, Oñatiko txirrindulari onenaren saria Unai Arabaolazak eroan zuen. 65 ziklistek amaitu zuten proba zapatuan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario