Zer Musika
Noiz 2010/06/17 18:30 2010/06/17 18:30
2010/06/17 18:30
Non Euskaltegiko aretoan (Bidebarrieta 18)
Joxe Mari Anduagak eta bere taldeak emanaldia egingo dute, euskaltegiko ikasturte amaiera ospatzeko. Emanaldia herritar guztioi irekita dago. 'Bizitza bera' (2003) eta 'Garunak dantzan' (2008) diskoetako abesti ezagunenak joko dituzte.
Joxe Mari Anduaga abeslari oñatiarra da. Hamabi urterekin ekin zion musika ikasteari. Aitajauna eta aita soinujoleak izanik, familiatik datorkio musika zaletasuna, naiz berak aukeratutako instrumentua gitarra izan. Autodidakta da, baina irakasle handiak izan ditu bidelagun: Jose de Azpiazu, Eduardo Berenzano, Roberto Yagüen, Juan Falú eta Rogelio Botanz, besteak beste. Betidanik izan du kanturako zaletasuna, eta 1980-1995 bitartean, Oñatiko abesbatzaren partaide izan zen. Oñatiko Musika Eskolaren sortzailetariko bat izan zen 1983an. Gitarra saila zuzendu zuen. “Madina laukotearen” partaide izan da 1982-1985 bitartean, kamara eta musika tradizionala eginez. Abeslari eta gitarrista bezala ibiliko da “Alai” taldean. 2003an bere lehen diskoa grabatzen du: “Bizitza Bera”; IZ diskoetxearekin. 2008an bigarren CDa kaleratzen du “Garunak Dantzan“ izenekoa, Elkar diskoetxearen laguntzarekin. POP musika egiten du, eguneroko gaiak erabiliz. Abesti tradizionalak ere badute txoko bat beraren lanean. Honako hau bigarren lana izanik, aurreko lanarekin alderatuta oraingoan erritmo biziagoak erabiltzen ditu, gaurkotasun handiko gaiak aukeratu ditut lan honetarako. Beste hiru musikariek lagunduta ematen ditu kontzertuak, eta erabiltzen dituzten instrumentuak honako hauek dira: Gitarrak, baxua, bouzukia, perkusioa eta soinua besteak beste.
martes, 15 de junio de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario