miércoles, 1 de julio de 2015

BIZIKLETA IRTEERA.


Datorren igandean, uztailak 5, bizikleta irteera bat egingo dugu Leitzaran inguruan Oñatiko Natur Eskolakoen gidaritzapean. 
Lekunberritik abiatuta Leitzara joango gara eta handik Andoainera arteko bidea egingo dugu. Ibilbidea nahiko luzea bada ere, 40 kilometro, erraza eta laua da. Ibilbidean zehar, gainera, hainbat geldialdi egingo ditugu Natur Eskolakoen lagunen azalpenak jasotzeko.
Egun pasa hau egiteko igandeko goizeko 9:00etan elkartuko gara ETEO zaharreko aparkalekuan, San Lorentzon, eta handik abiatuko gara; bizikletak furgonetan eramango ditugu. Irteera honetan parte hartu nahi duenak izena eman dezake Natur Eskolako telefonoan: 943-716404 (erantzungailuan ere utzi ahal izango da mezua). Ibilbidean parte hartzen dutenei 3 euro eskatuko zaie furgonetaren alokairua ordaintzeko. Izena emateko azken eguna, ostirala, uztailak 3, izango da. Otordua bakoitzak bere kabuz eraman beharko du. Hori bai, ibilbide hau egiteko linterna eraman behar da, ibilbidean hainbat tunel zeharkatu behar dira eta horietan linterna behar izaten da. Animatu parte hartzera.
Txirrinka Oñatiko Bizikleta Zaleak 

No hay comentarios:

Publicar un comentario