miércoles, 11 de agosto de 2010

Tour de L´ ain



miércoles 11 de agosto de 2010

Kaixo guztioi!
Tour de L´ain hontako atariko eta gero, kriston kastañazoa jota , oso pozik nagoelako idazten dut zutabe hau.

Pirineotan gogor entrenatu dugu, eta sensatzio oso onekin gebiltzan. Gaur erlujupekoa topera egin, eta etaparen lehian ibiltzea neukan helburu, eta gero Haimarri sailkapena irabazten laguntzea.
Baina betiko zorte txarrari jarraituz, sentsazio oso onekin berotzen nebilela, kurba baten aurreko tubularra irten, eta kriston zartatekoa hartu dut. Ez dut izugarrizko mina hartu, baina oso teknikoa zen erlojupeko batean, konfidantza gutxikin ibili naiz, eta emaitza ez da izan espero nuena.

Baina, hau dena gertatu arren, oso pozik nago. Ta zergatik? Ba nik ez dudan irabazi arren, 249 gelan dagoelako maillot horia. Haimarrek, pirineotan horrenbeste torturatu nauen horrek, "manejau" du atarikoa, eta bera da lasterketa irabazteko hautagai nagusia.

Aste hontan, buru-belarri daukadan indar guztia xahutu arte, bere mesedetan lan egin, eta larubatean, geure lagunekin, garaipena lortuz gero, neure izango balitza bezela ospatuko dut.
Azken garaipenetik 10 urte itxoin behar izan ditu berak, ia neri lehenxeago etortzen zaidan!

Aio eta laster arte

1 comentario: