Bukatzear daude sormen jolasen guneko lanak
Abu. 14, 2013, 1:52 p.m. Imanol Beloki
Foruen Plaza ondoan, frontoi eta iturri artean sormen jolasen gunea egokitzeko obrak amaitzen dabiltza egunotan. Hain justu, joku klasikoak dituen jolas gunea da egokitzen dabiltzana: partxisa, twisterra, dama moduko tableroa, txingotan jolas egiteko zenbatutako laukitxoak, txapekin ibiltzeko suge edo laberinto moduko zirkuitua… Ezustekorik ezean, egunotan bukatuko dute jolas gune berria.
Esandako jolas klasikoez gainera, errail berde bat ere marraztu dute lurrean, joku guztiak inguratzen dituena. Helburua da txikienei bizikletekin edota patinekin ibiltzeko aukera ere ematea.
Sormena lantzeko
Gaztetxoek sormena lantzeko helburuarekin egin nahi dituzte joku hauek. Nerea Zubia Hezkuntza eta Euskara zinegotziak esan zuen bezala "umeek euren arauekin edo tresnekin jolas egin ahal izatekoak izango dira".
Gaztelekuko arduradunek gunearen diseinua zehaztu dute, eta langileak krokis hori erabiltzen ari dira lurra margotzeko. Obren arduradunak esandakoaren arabera, egunotan amaituko dute Oñatiko jolas gune berria
.Gaztetxoek sormena lantzeko helburuarekin egin nahi dituzte joku hauek. Nerea Zubia Hezkuntza eta Euskara zinegotziak esan zuen bezala "umeek euren arauekin edo tresnekin jolas egin ahal izatekoak izango dira".
Gaztelekuko arduradunek gunearen diseinua zehaztu dute, eta langileak krokis hori erabiltzen ari dira lurra margotzeko. Obren arduradunak esandakoaren arabera, egunotan amaituko dute Oñatiko jolas gune berria
Jolaserako piezak, ikastetxeetan
Proiektua bera hirigintza sailetik abiatu zen, baina hor egin beharreko jolasak eta euren helburuak zehazteko, hezkuntza sailera pasa zuten; hezkuntzako, gazteriako eta liburutegiko teknikariek landu zuten. Hezkuntza saila herriko ikastetxeekin eta kale hezitzaileekin jarri zen harremanetan gero, guztien artean adosteko aisialdi gunearen antolaketa. "Oso pozik gaude erantzunarekin. Ikastetxeen aldetik proposamen asko jaso ditugu", adierazi zu Zubia zinegotziak. "Jolas hauetarako fitxak, dadoak edo dena delakoa, esaterako, ikastetxeetan egin dezakete, gainera, eskulanetan", jarraitu du Zubiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario