jueves, 8 de agosto de 2013

LEHIAKETA.

166 farola jartzeko eta bestelako argiteria lanak egiteko lehiaketa

Abu. 8, 2013, 3:13 p.m. Ubane Madera
166 argiontzi eta argiteria sistema adimendun bat ezartzeko lanak kontratatu gura ditu Oñatiko Udalak lehiaketa ireki bidez. 123.288,60 euroko aurrekontua (BEZ barik) du kontratuak, eta lau asteko epean egin beharko dira lanak. Proposamenak 15 egun natural baino lehen aurkeztu behar dira.
Lehen sektorearendako lokala Berezaon
Egin beharreko lanak honakoak dira: Osinurdin eta Fanderia industria-guneetan 46 farola jarri, Berezaon halako 30, eta Oñatiko bestelako hainbat gunetan 90 argiontzi.
Eskaintzak, jendaurrean
Lehiaketan parte hartu gura duten enpresek Oñatiko Udaleko erregistroan aurkeztu behar dituzte proposamenak. Udalak, berriz, jendeaurrean zabalduko ditu jasotzen dituen eskaintza ekonomiko guztiak. www.oinati.net helbidean jakinaraziko dute noiz egingo duten hori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario