jueves, 7 de enero de 2016

Errepidean zeuden bi zaldi hil dira Olabarrietan auto batek jota

Oihana Elorza 2016-01-07 14:07  OÑATI
Udaltzaingoak baieztatu duen moduan, goizean izan da istripua. Oñatitik Legazpirarko bidean, Olabarrieta parean, errepidean zeuden bi zaldi jo ditu auto batek. Zaldietako bat momentuan hil da eta bestea istripua gertatu den tokian bertan sakrifikatu dute. Gidaria onik atera da. Autoak golde handia izan du. Animaliek zuten txipari esker jakin dute Murgiako auzotar batenak zirela zaldiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario