lunes, 11 de enero de 2016

Oñatiko inauteri herrikoirako entseguak

Hasi dituzte Oñatiko inauteri herrikoirako entseguak

Mireia Bikuña 2016-01-10 18:30  OÑATI
Oñatz taldekoak irakasle dituzten ehunka herritarrek dihardute otsailaren 6an kalera aterako dituzten dantzak entseatzen. Eguaztenetan eta zapatuetan egiten dituzte saioak.
16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake inauterian. Hala, lehen aldiz parte hartuko duten herritarrak eta beteranoak batu dira aurtengo inauteria prestatzeko.
Orain arteko entseguak Oñatz dantza taldeak Errekalden duen lokalean egin dituzte. Aurrerantzean, zapatuetako entseguak Larraña frontoian egingo dituzte, 12:00etan. Eguaztenetakoak, Errekalden, 20:00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario