miércoles, 27 de enero de 2016

MONASTERIO DE BIDAURRETA

Bidaurretako monasterioa: Juan Lopez de Lazarragaren aginduz eraikitakoa

Mireia Bikuña 2016-01-27 12:00   KULTURA  OÑATI DEBAGOIENA ZUZENEAN
Oñatiko Bidaurretako Klaratarren monasterioa da Gipuzkoako lehen moja-komentua. XVI. mendekoa: 1510ean hasi eta 1520an bukatu zuten. Herrian dagoen altxorretako bat da, Juan Lopez de Lazarragaren aginduz eraiki zutena.
Bi fatxada ditu elizak eta bietan armarri erraldoiak dira protagonista: errege katolikoena, eta frantziskotarrena. Tamainaz txikiagoa dira lazarragatarren  eta ganboatarren armarriak.
Bidaurreta elizara sartu orduko, aldare nagusia ikus daiteke. Barroko estilokoa. Urreztatu gabeko egurrean egindakoa eta Ama Birjinaren koroatzea irudikatzen duena. Zirriborroa Jacinto Sierra frantziskotarrak egin zuen.
Erretaula barrokoa da egungo aldare nagusian dagoena, baina, jatorrian, Berpizkunde garaiko beste bat zegoen haren lekuan. Eliza 1520an eraiki zen eta bi urteren ostean hasi ziren urre koloreko erretaula egiten. 1533. urtean bukatu zuten. Juan Olazaranek egindako erretaula da. Gipuzkoako lehen erretaula platereskoa izan zena. Lehenengo gorputza Testamentu Berriari buruzkoa da, eta, bigarrena, Zaharrari buruzkoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario