martes, 3 de agosto de 2010

Txaketuako bidegurutzea itxita egongo da ibilgailuendako hilaren 22ra arte

Lanak egin behar dituzte Txaketua pareko errepidean; izan ere, orain arte zeuden galtzada-harriak egoera txarrean zeuden eta horiek aldatu behar dituzte. Ondorioz, kalea itxita egongo da ibilgailuendako.

San Anton kalea erabili
Errepide mozketa honek eragina izango du Kale Zaharrean zama jaso edo utzi behar dutenendako. Horiek, San Anton kalea erabili beharko dute Kale Zaharrera sartzeko. Bakardadeko Ama kaletik jaisten direnek San Anton kalea hartu beharko dute; eta, Unibertsitate paretik datozenek, ostera, Aita Madina kalea.

18.000 euroko aurrekontua
Construcciones Ugartek egingo ditu lanok 18.000 euroko aurrekontuarekin. Gaur egun dauden galtzada-harriak jaso eta berriak ipintzeko bost egun beharko dituzte; hala, abuztuaren 7rako lanak amaituta egongo dira. Hurrengo bi astetan, baina, kaleak moztuta jarraituko du galtzada-harriak ondo finka daitezen.
Autobus geltokian, aldaketak

Lan horiek eragina izango dute Euskadi Etorbideko autobus geltokian. Autobusa betiko lekuan geratu beharrean Bidaurreta parean geratuko da abuztuaren 22ra arte, lanok bukatu bitartean.
Arantzazu Ezkibel.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario