martes, 17 de enero de 2012

ATXILOKETA, OÑATIN

Marihuana erretzen gidatzearren atxilotu dute gizonezko bat Oñatin


2012-01-17 19:15:57 Eneko Azkarate

Marihuana erretzen zihoala gidatzearren atxilotu du gizonezko bat Ertzaintzak Oñatin. Atxilotuak gutxigatik ez zuen beste auto baten kontra jo. Astelehenean atxilotu zuten, Oñatira bidean, Bergarako komisariako ertzainek.



Trafikoa zaintzen zegoen Ertzaintzaren patruilak antzeman zuen gidaria. Antza, modu irregularrean eta aurreko autoarekiko gutxieneko distantzia errespetatu barik gidatzen zihoan. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, gidari horrek, biribilgune batera ailegatzean, ia aurreko autoa jo zuen eta horren bortizki frenatu behar izan zuen, pneumatikoak blokeatu zituela.



Ertzainek gidaria geldiarazi zuten eta berehala igarri zuten auto barrutik marihuana ke usain intentsua zetorrela eta eskuz egindako zigarroa hautsontzian ezkutatzen sumatu zuten gidaria.



Ertzainak konturatu ziren gidaria ez zela autoa ganoraz gidatzeko gauza eta bide segurtasunaren aurkako ustezko delitua egitearren atxilotu zuten. Era berean, marihuana-buruz beteriko zigarro pakete bat atzeman zioten gidariari. Bergarako ertzain etxera eroan zuten atxilotuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario