domingo, 29 de enero de 2012

EBA.NATRA ALOÑA-MENDI.

EBAn jarraitzeko irabaztea ia ezinbestekoa den partidua galdu zuen Natra-Oñatik Easoren aurrean (67-75)


2012-01-29 12:40:51 Jokin Bereziartua

Hamaika dira dagoeneko Natra-Oñatik jarraian galdu dituen partiduak eta atzokoa bereziki mingarria izan zen, oñatiarrek EBAn jarraitu gura badute ezinbestean irabazi beharreko horietako partidu bat izan zelako. Azken laurdenean egin zuen behera nabarmen Xabi Igartuak zuzentzen duen taldeak. Zubikoako harmailek egin zuten euren lana, baina jokalariek ez zuten behar den moduan erantzun. Azken minutuetan ohi baino ahulago aritu ziren defentsan eta kanpokoek ondo baino hobetoi aprobetxatu zuten. Horrez gain, Jon Lekuonaren azken partidua izan zen eta merezitako omenaldia jaso zuen. Hemendik aurrerako lehia guztiak finalak izango dira oñatiarrendako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario