miércoles, 18 de enero de 2012

DESFASEA DIPUTAZIOAN.




Gipuzkoako Foru Aldundiak 247 milioiko desfasea salatu du errepideetan eta aurreko foru gobernua jo du desbideratze horren erantzule. Donostiako bigarren ingurabidearen eta Eibar-Gasteiz autobidearen eraikuntza lanetan gertatu da aurrekontu desfase hori, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailearen esanetan. Donostiako bigarren ingurabidearen finantzaketaren gainean galdetu diote Larraitz Ugarteri kazetariek. Honek erantzun du beste galdera batekin: "non dauden errepideen aurrekontuetan falta diren 247 milioi euroak?". Ugarteren esanetan, hain justu ere, Donostiako bigarren ingurabidea egiteko, hasieran aurreikusitakoa baino "92 milioi euro gehiago kostatu zitzaigun gipuzkoarroi". Eibar-Gasteiz: 154 milioi Horretaz gain, Eibar-Gasteiz autobideko lanetan, beste 154 milioi euroko desfasea egon dela salatu du Ugartek. Horietatik, Ugarteren esanetan, 94 milioi euro dira Arlaban-Eskoriatza Iparraldea zatiari dagokienak eta ,beste 60, Eskoriatzatik Arrasaterainokoak. Desfase horiek zergatik gertatu diren hobeto aztertu nahi dutela esan du Larraitz Ugartek. Era berean, adierazi du, aurreko agintaldian, aurrekontu horiek Bidegiren bitartez (Gipuzkoako errepideak kudeatzen dituen sozietate publikoa) egin zirela eta Foru Aldundiaren diputatuen kontseiluak onartu zituela. Adierazpenok atzo, martitzenean, egin zituen Ugartek. Asteroko diputatuen kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, kazetariek errepideen finantziazioari galdetu ziotenean. Donostiako ingurabidearen finantzaketa Joan zen astean, Aintzane Oiarbide EAJren batzarkideak, galdetu zuen Batzar Nagusietan ea zela finantzatu behar zuen Donostiako bigarren ingurabidea. Ugartek erantzun zion, oraingoz, bidesaria kobratzen jarraituko dutela eta ordaintzeko geratzen dena, "diruarekin" ordainduko dutela, "gauza guztiak bezala". Erantzun horrek EAJren haserrea piztu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario