2012-01-05 14:05:16 Amaia Txintxurreta
Etxeko txikienek egunotan ez daukate aspertzeko astirik izan. Orain arte haur parkeak eta bestelako ekitaldiak izan dituzte bailarako herrietan, eta atzo, esaterako, Eskoriatzan, herria hobeto ezagutzeko ginkana egin zuten. Gaur oñatiar gaztetxoen txanda izan da.
Goizeko 11:00etatik aurrera, Oñatiko gaztetxoak taldetan banatu eta ginkana hasi dute herria hobeto ezagutzeko. Eskuetan herriko planoa hartu eta kaleetan gora eta behera ibili dira.
Txandako denda bakoitza planoan zein tokitan dagoen zehaztu behar izan dute adibidez, parte hartu duten neska-mutikoek, eta horretarako, kalean zebiltzan herritarren laguntza ere jaso du talde batek baino gehiagok.
Oñatirekin erlazioa zeukaten galdera batzuk ere erantzun behar izan dituzte gaztetxoek eta pozik baina urduri xamar ibili dira. Izan ere, guztiek nahi zuten euren taldea izatea azkarrena.
Egin duten ginkana honek herria eta herriko komertzioak hobeto ezagutzen lagundu die.
No hay comentarios:
Publicar un comentario