martes, 19 de mayo de 2015

Garazi Erostarbe

19/05/201.
ok magazinea.

2015-05-19 10:00:21
LAUGARREN POSTUA ESKURATU ZUEN TOLOSAKO ETAPAN
Garazi Erostarbe oso txukun, Gipuzkoako Emakumeen Itzulian
Gipuzkoako Emakumeen Itzuliko bigarren edizioa jokatu da asteburuan. Ostiralean hasi eta igandea bitartean, senior, jubenil eta kadete mailako ziklisten lasterketa honetan ere, izan da Oñatiko ordezkaririk. Aloña Mendiko Garazi Erostarbek kadete mailako probetan parte hartu du eta bigarren egunean esaterako, laugarren postua eskuratu zuen Tolosan hasi eta amaitu zen etapan.

Ostiral arratsaldean eman zitzaion hasiera Bergaran Gipuzkoako Emakumeen Itzuliko bigarren edizioari. Atariko proba, Bergarako herrigune barruan antolaturiko erlojupeko motz eta teknikoa izan zen. Bigarren eguna berriz, Tolosan hasi eta amaitu zen. Ziklista nagusiek 83 kilometroko etapa izan zuten eta kadeteek berriz, 33 kilometrokoa. Eta hirugarren eta azken etapa, Zizurkil eta Villabona artean lehiatu zuten igandean. Nagusiek 82 kilometroko etaparekin eta kadeteek 30ekoarekin.

Garazi Erostarbe oso txukun

Aloña Mendiko Garazi Erostarbe kadete mailako txirrindulariak, lan ederra egin du Itzuli guztian zehar. Orokorrean oso maila erregularra eskaini du txantxikuarrak. Bergarako erlojupekoan adibidez, hemeretzigarren postuan helmugaratu zen garailea izan zen Maialen Aramendiagatik 26 segundura.

Tolosan jokatu zen bigarren etapan berriz, asteburuko emaitzarik esanguratsuena lortu zuen Erostarbek. Sailkapen nagusian laugarren postua eskuratu zuen baina hirugarrena Asturiarra zenez, Gipuzkoako txapelketan lehiatzen zutenen artean, hirugarren onena izan zen. Garaileak (Aroa Gorostiza) baino 33 segundu gehiago behar izan zituen txantxikuarrak helmuga puntuan.

Igandeko etapan azkenik, aurreko egunetan pilaturiko nekea somatu zuten ziklista gehienek. Baita Garazi Erostabek ere. 21. postuan amaitu zuen Zizurkil eta Villabona arteko etapa garailea izan zen Isabel Martinengatik 5:39 segundutara.

Gipuzkoako Itzuliko sailkapen nagusian 16. postua eskuratu zuen ziklista oñatiarrak. Sailkapen guztiak [hemen].

Garazi Erostarbe Tolosako helmugara iristen. Argazkia: Gtxe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario