domingo, 24 de mayo de 2015

Ruper Ordorika

DV.

«Talentuak bere bidea aurkitzen du beti» dio Ruper Ordorika abeslariak

Ruper Ordorika Basauriko Social Antzokian arituko da gaur gaueko 21.00etan.
Ruper Ordorika Basauriko Social Antzokian arituko da gaur gaueko 21.00etan. / TELEPRES
  • Oñatiarrak kontzertua eskainiko du gaur Basaurin Social Antzokian gaueko 9etan hasita


  •  
  • VITORIA
Antzinean abeslariek ahots ozena eduki behar zuten jendaurrean entzunarazteko. «Luis Marianok mikrofono bat erabili zuenean, mundu guztiak pentsatu zuen ez zela behar, oso arraroa iruditu zitzaien. Urte batzuk pasa eta gero, berriz, pentsaezina zen Frank Sinatra mikro barik imajinatzea», azaltzen du Ruper Ordorikak. Bere ustez, aurrerakuntza teknologikoak oso «onuragarriak» dira musikarentzat eta «gizakiok etekin ugari ateratzeko modua aurkituko dugu. Hala ere, talentuak bere bidea aurkitzen du beti».
Oñatiko abeslariak gaur (Basauriko Social Antzokia, 21:00etan) joko du MAZ Basauriko bigarren egunean.
Sarrerak 10 eta 12 euroan daude salgai oraindik. Kontzertu honetan, Ruper Ordorikak bere 'Lurrean Etzanda' diskoaren kantak eta urte guzti hauetan idatzitakoen sorta eramango ditu eszenatokira. Lau diska atera ditu azken bost urte hauetan, baina oraingo honetan «geldialdi» batean dagoela dio, inspirazioaren bila.
Mugak gainditzeko ahalmena
«Niretzat, lanbide hau ikastaldi bat da. Leku batera heltzen zarenean, beste txoko askorekin egiten duzu topo», dio Ruperrek. «Abesti bat interesgarria bada, berdin dio euskaraz edo beste hizkuntzatan idatzita dagoen», uste du Oñatin jaiotako musika tradizionalaren sustatzaile honek. «Kanta galtzen badugu, mintzairak ez du ezer esateko aukerarik izango», komentatzen du. Hori bai, tradizioak belaunaldiz belaunaldi pasatzen jarraituko dutela uste du.
«Lehen jendeak musika euskaraz entzuten zuen, batez ere, hizkuntza mantentzeko. Gaurko eskaintza, berriz, askoz handiagoa da guztiz», esaten du musikariak. Bere jarraitzaileen artean, gaztetxo asko daude eta horrek soinu herrikoienganako interesa ez dela desagertuko adierazten du. «Kanta batek hitz egiten dizunean ez du axola nongoa zaren ezta nolakoa zaren ere. Muga guztiak gainditzeko ahalmena dauka».

No hay comentarios:

Publicar un comentario