sábado, 16 de mayo de 2015

Oñatiko EAJ

Kalera atera du herri programa Oñatiko EAJk

Mireia Bikuña 2015-05-16 19:00   HAUTESKUNDEAK  OÑATI
Miren Elgarresta buru zutela agerraldia egin dute Foru plazan. "Gure indarra erakusteko agerraldia da. 32 urtetan alkatetzan egon gara eta gobernatzen badakigula erakutsi dugu", esan du alkategaiak.
EAJren herri programa bi ardatzen gainean "eraiki" dute: pertsonak eta ekonomia. "Pertsonak, zerbitzatzera gatozelako. Ahulen duintasuna defendatzera. Eta ekonomia, krisi garaian gaudelako eta sendotu egin behar dugulako. Oñatin langabe gutxi dago, baina lan handia dugu aurretik", esan du Elgarrestak.
Bestalde, maiatzaren 24ari begira matematika kontuak egiten ez direla hasi esan zuen. "Ilusioa eta itxaropena ditugu. Alkate izateko ilusioa daukat, baina esperotako emaitzak ez baditugu lortzen, oposizioan ere gogor jardungo dut", esan du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario