sábado, 27 de febrero de 2010

Aloñako igoera apirilaren 25ean izango da.


Aloñako igoera apirilaren 25ean eta izenematea martxoaren 28tik
Parte-hartzaileek Rural Kutxako (30080198281368896427) edo Gipuzkoako Kutxako (30350170571700021937) kontuetan eman beharko dute izena apirilaren 18ra arte. Mendi federatu txartela dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, 20 euro.
2.200 metroko desnibela
Berrikuntza barik, igoera plazan hasi eta plazan bukatuko da. Plazatik kanposantura eta handik San Juan ermitara egingo dute lasterkariek. Han, Arregirako bidea hartuko dute, eta Lamiategira jaisterakoan ezkerrera egin eta Urtiagain (490 metro) izango dute helburu. Urtiagaindik gora malda gogorrak izango dituzte: Belar (922 metro) eta Aloñako gurutzea (1.288 metro). Tontorra eginda, korrikalariek Uribarritik egingo dute itzulerako bidea, Lezesarri auzotik igaro eta San Estebango ermitatik Oñatira jaitsita.
Aloñako igoerak 15,5 kilometro ditu, eta 2.200 metroko desnibel metatua. Korrikalariek sei postu izango dituzte edariekin eta hiru jakiekin, eta denbora kontrolatzeko hiru gune.
HEMEN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario