sábado, 20 de febrero de 2010

Tamaina, kolore eta mota guztietako landareak Oñatiko plazan



Zuhaitz eta landareek Oñatiko plaza hartu dute gaur goizean. Kolore, tamaina eta era guztietako landareak ikusgai eta salgai jarri dituzte. Ingurumen astearen baitan, Oñatiko Natur Eskolak antolatutako ekitaldia izan da. Zazpi postu jarri dituzte plazan; Tafalla, Zaldibar, Aginaga eta Oñatikoak, besteak beste.
Zuhaitzak oso ondo saldu dituzte; batez ere, gereziak eta sagarrak. Ikusmin handiagoa piztu dutenak, baina, limoi, laranja eta mandarina zuhaixkatxoak izan dira.
14. edizioa
Aurtengoa 14. aldia izan da Oñatiko Natur Eskolak zuhaitz feria antolatzen duena. Giro onean pasa dute goiza.

HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario