sábado, 27 de febrero de 2010

MARKEL.27/02/2010.Good Job Guys



Good Job Guys
Kaixo lagunok!
Astea bukatzera doa, eta Cerdeñako itzulia bukatu da. Bihar beste klasiko bat dugu, baina taldian inor azkarrik ez dugunez, biharkoa egun lasaia izango da guretzat.
Baina Cerdeñako itzulia bukatuta, balantzea egiteko orduan, uste dut guretzat oso ona dela. 2 eta 4 sailkapen orokorrean eta taldekako garaipena. Pena bakarra mendate oso gogorrik ez egotea, zeren nere ustez Chris Horner izan da itzuli hontako gizonik indartsuena.
Kreuzigerrek irabazi du, eta berari eta bere taldeari zoriontzea besterik etzaigu geratzen.
Hala ere, uste dut talde moduan izugarri ongi aritu garela. Eta horretxegatik, itzuli hontan , pinganillotik gehien entzun dudan esaldiarekin geratzen naiz: good job, guys! ( Lan ona mutilok)
Bai horixe, gaizki egitean esan beharra dago, baina ongi egitean ere bai, eta hor datza talde onen arrakastaren arrazoietariko bat.
Lan ona egitearen sentsazio gozo honekin uzten zaituztet!
Laster arte!
Goodbye!
Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario