miércoles, 4 de agosto de 2010

ETXEAK.


E z dakit kotilla bat naizen, vouyeur ukitua daukadan edo etxeekiko erakarpen berezi hutsa den. Beti gustatu izan zaizkit etxeak. Etxe barruak, hobeki esanda. Ba-tzuetan pentsatu izan dut etxe-saltzaile ona izango nin-tzatekeela. Disfrutatu egingo nuke merkatuan dauden etxeak ikusten eta bakoitzaren bertuteak jendeari azaltzen. Tira, egia esan, etxeak ikusten disfrutatuko nuke, saltzearen kontua... Dekorazioa gustatzen zait, arkitektura, hormen koloreen konbinazioa, altzarien diseinua, terraza handien espazioa.. Aldizkariak erosten ditut eta inbiditan egoten naiz, munduan zehar dauden marabillak ikusten. Horrek badu bere arriskua ze hainbeste eta hain berri diren lekuak ikusita, zure txokoa ikusiegia begitantzen zaizu eta gorriz pintatutako paretean paperak zeinen ondo emango lukeen pentsatzen hasten zara. Edo sofa alda-tzeko ordua ere badela. Diseinu italiarrak hain handiak eta, batez ere, garestiak izango ez balira...
Kontua da, liburu bitxi bat argitaratzear dela irakurri dudala. Egilea lapur bat omen da eta lapurtzera sartu den etxeen gida moduko bat osatu omen du. Horri deitzen zaio bista izan eta negozioa non den jakitea! Orain ikustekoa izango da ea etxeen jabeek liburua erosiko ote duten. Baietz gehienak bertan azaltzeko irrikaz egon! Itxuraz, liburuan etxerik onenak eta ikusgarrienak bakarrik agertuko dira eta, badakizue, prestigioa mantendu egin behar da. lapur berriak tentatzeko besterik balio ez badu ere.
JASONE OSORO
D.V.

No hay comentarios:

Publicar un comentario