2011-12-05 11:13:28 Xabi UrzelaiArrikrutz Oñatiko Kobak ziklo-kros taldeko ordezkariendako iritsi da denboraldiko lehen garaipena, kadete mailako Iker Alberdi lehenengo helmugaratu zelako Lezaman.
Kadete mailako lasterketan nagusitu zen oñatiarra, eta 12. izan zen Xabier Aiastui eta 14. Julen Umerez. Emakumezkoen kategorian Maider Usandizaga hirugarren izan zen, gazte mailan Iker Arkauz 14. eta postu bera lortu zuen Aitor Umerezek 23 urtez azpikoen kategorian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario