lunes, 2 de enero de 2012
Kimurena erakusleiho onena
2012-01-02 13:28:26 Mireia Bikuña
Loradendako jabeek 1.500 euroko saria jaso zuten abenduaren 30ean egindako sari banaketan. Bigarren saria Bellotza loradendak jaso zuen (1.000 euro) eta hirugarren saria Amaiur belar-dendan (500 euro). Kukumiku umeendako arropa denda (300 euro) eta Barue dekorazioa (200 euro) sailkatu ziren laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren.
Beste bi sari ere banatu zituzten urtea bukatu aurretik egindako ekitaldian. Urtean zehar egindako gaikako apainketak aintzat hartuta Txokolateixiak jaso zuen sari berezia (500 euro). Bestalde, herritarrek bozka bidez, Marku arropa dendako erakusleihoa aukeratu zuten ederrena bezala (500 euro).
"Maila oso ona"
Epaimahaiak sei ezaugarri hartu zituen kontuan erakusleihoak baloratzeko: diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza. Gipuzkoako Merkatal Ganbarako ordezkariak balorazioa positiboa egin zuen. "Beste herri batzuetako erakusleiho lehiaketekin alderatuta, Oñatiko maila oso ona da. Irudimen handia dago", esan zuen.
100 urteko jardunagatik oroigarria
Azkenik, lehiaketa sariak banatu ondoren, Juanitosa omendu zuten. 100 urte bete ditu dendak, eta plaka bat jaso zuten oroigarri moduan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario