miércoles, 19 de diciembre de 2012

Gasolio-ihesa

Gasolio-ihesa gertatu da Oñatiko errekan


2012-12-19 15:54:23 Jagoba Domingo

Gasolio-ihesa dela eta, gaur goizean suhiltzaileen buzoak Oñatiko errekan lanean ibili dira. Isurketa atzo gertatu zen gasolio tanke baten arazoak zirela-eta, eta dagoeneko arazoa konpontzeko lanean daude.

Buzoak eta suhiltzaileak Oñatiko errekan lanean




Foruen plazatik gertu gertatu zen atzo gasolio ihesa. Gaur goizeko 12:00ak aldera, suhiltzaileak errekan lanean egon dira gasolioa kontrolatzen. Atzo erretiratuen etxeko depositua 5.000 litro gasoliorekin bete zuten, baina deposituak pitzadura txiki bat zuela esan dute suhiltzaileek eta hori dela-eta, gasolioa errekara isuri zen.



Gaur gasolioa kontrolatzeko eta erreka garbitzeko lanekin hasi dira suhiltzaileak. Kutsadura saihesteko asmoz, gasolioari barrera bat egiten saiatu dira eta erretiratuen etxeko pitzadura konpontzeko, depositua hustuko dutela adierazi dute suhiltzaileek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario