domingo, 16 de diciembre de 2012

Oñatiko Institutuan

Laguntzaileak izan dituzte Hipo eta Tomaxek Oñatin


2012-12-16 15:30:28 Oihana Elorza

Errekalde herri eskolako guraso elkarteak gonbidatuta etorri ziren. Laugarren mailako ikasleek, eskulanekin egindako bitxiak eta bestelakoen azoka jarri zuten. Gaztaina erreak, sagardoa eta freskagarriak ere izan ziren guztiendako.



Hipo eta Tomax pailazoak Oñatiko Institutuan egon ziren atzo arratsaldean, hango Errekalde herri eskolako guraso elkarteak gonbidatuta. Hipok, min hartu zuen bizikletan, eta medikuarengana joan zen; medikurik ez, ordea, eta Tomax aguazilak hartu zuen mediku papera. Aretoa bete egin zen, eta harretaz eta barrez jarraitu zuten istorioa han zeudenek. Umeak, bide batez, semaforoaren erabilerak bere garrantzia duela jabetu ziren.



Aurretik, 4.mailako ikasleek egindako eskulanen azoka jarri zuten Institutuko arkupetan. Hilaren 21ean berriro jarriko dute, eskolako Gabon festan. Pailazoak bukatu zirenean, berriz, 60 kilo gaztaina erre zituzten, sagardoarekin eta freskagarriekin batera eskaintzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario