sábado, 6 de abril de 2013

BERTAN BEHERA........




Arantzazun egitekoak ziren haurrentzako arkitektura tailerrak bertan behera

Api. 6, 2013, 10:17 a.m. Goiatz Arana
Elurraren ondorioz utzi dituzte bertan behera. Antolatzaileetako batek 10:00etan kontatu digunez, elurra kentzeko makina pasa gabe zegoen oraindik eta neguko erruberekin ere ezin du Arantzazura ailegatu, oinez egin behar izan du azkeneko zatia. Atzeratu egingo dituzte, beraz, gaur egitekoak ziren tailer didaktikoak: maiatzaren 11ko hitzordua bere horretan mantentzen da eta gaurkoaren ordezko eguna finkatzen dutenean, jakinaraziko dute.
Donostiako Maushaus taldeak gidatuko ditu tailerrok, Arantzazu Gaur Fundazioarekin eta Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin elkarlanean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario