viernes, 8 de enero de 2010
TXONDORRA OÑATIN
Laburpena: Hamar urterekin aitari ikazkintzan laguntzen zion. Txondorra egosi egin behar izaten zen, ez erre. Ikatza lantegietara saltzen zuten, tartean Orbegozori. Ikatza egiteko pago-egurra erabiltzen zuten. Gaztainarekin ere egin zuten ikatza behin, errementari batentzat espresuki.
ARETXABALETEKO Goroeta auzoko Bekoetxe baserrian (Ugaztegi auzunea) jaio zen. 11 anai-arreba ziren. Bekoetxe baserria oso altu dago eta Goroeta auzoa izan arren, Oñatiko Araotz auzotik hurbilago dago. Eskolara joan ahal izateko, Uribarri auzora jan zen morroi 7 urterekin eta bertako eskolan ibili zen 3 urtean. Denbora batez aitari ikazgintzan laguntzen ibili ostean Goroetako eskolara hasi zen eta gero marianistekin ere ibili zen urte eta erdiz. Elorrion egin zituen 6 hilabete marianistekin "noviciado"-a egiten, baina utzi egin zuen. Soldadu joan bitartean Bergaran egin zuen urtebete okindegian lanean eta landaregintzan ere ibili zen. 1951an Gasteizera joan zen soldadutza egitera. Handik etorritakoan "vendedor ambulante" gisa ibili zen Araban eta herriz herriz ibiltzen zen astoekin hainbat gai saltzen. Kamarero lanean ere ibili zen asteburuetan Eibarren "Gau-txori" tabernan. 1959an Garai fabrikan hasi zen lanean eta bertako txofer lanetan aritu zen jubilatu arte. Hurrengo urtean, 1960an, Urruxola auzoko Aginalde baserrira ezkondu zen.
SAKATU HEMEN:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario