2011-07-07 00:00:00 Mireia Bikuña
Inazio Urtzelaik hiru agintaldi egin zituen EAko zinegotzi moduan: lehen biak oposizioan eta azkena gobernuan. 12 urtek "askorako" ematen duela esan digu, baina oroitzapen "onak" dituela ere bai. Zinegotzi kargua hartu zuenean Udalak zuen zorra gogoratzen du ondoen. Orduko politikaz, EAk izan duen bilakaeraz eta etorkizunaz egin dugu berba harekin.
12 urte asko dira, eta politikan gehiago.
Ados nago. Akaso larregi. Esperientzia ezberdinak izan nituen: lehen bi agintaldietan oposizioan egon ginen EAko zinegotziok eta azkena, gobernuan. 1999an EAJrekin batera aurkeztu ginen.
Oposizioan edo gobernuan. Zer nahiago?
Ez daukate zerikusirik. Oposizioan zaudenean bigarren maila batean zaude. Batzorde informatiboetan parte hartzeko aukera genuen, baina ez botatzeko. Hango erabakiak Gobernu Batzordean aztertzen zituzten, eta han ez genuen parte hartzen.
Aldiz, gobernuan egon ginenean hiru zinegotzi genituen, eta lan handia egin genuen. Ernesto Murgiondo Kultura saileko batzorde burua izan zen eta ni, Enplegu eta Pertsonal batzordeko buru.
Ze proiektu jarri zenituzten martxan?
Lehen agintaldian gutxi. Udalak zor handia zuen, handiegia. Hipotekatuta zegoen. Azken urteotan bizi dugun krisia baino latzagoa izan zen orduan Udalak bizi izan zuena. Ez zegoen dirurik ezer egiteko, bakarrik zorrak. Udal baten zorpetze maila gehienez 25 izan behar da, eta Oñatik 48 zuen. Gure aurretik egondako gobernuak ETEO, Antia etxea eta Olateko Ur Jauziak erosi zituen. Eta guri egokitu zitzaigun zorrak ordaintzen hastea. Lehen agintaldian ez genuen dirurik eduki inbertsioetarako. Arnasa hartzen hasi ginen hirugarrenean.
Baina, gerora ikusi da orduko inbertsioek emaitza onak eman dituztela.
Bai. Baina, adibidez, ETEO eta Antia Eusko Jaurlaritzari laga genion 30 urterako. Zorrak kitatzeko beste modu bat izan zen.
Nolako hartu-emana zenuten gainerako alderdiekin?
Nahiko ona. Alderdi bakoitzak bere ideiak defendatzen zituen, eta erabaki potoloa hartu behar genuenean, adostasun batera heltzen saiatzen ginen. Ez zegoen krispazio gehiegirik. HB ere oposizioan zegoen eta alderdi Sozialistak zinegotzi bat zuen.
Politika utzi zenuenetik, nolako hartu emana izan duzu?
Bigarren maila batean, baina jarraitu dut politikan. Azken udal hauteskundeetan H1!eko zerrendan egon naiz, azken lekuetan.
Alkatetza zer den era ezagutu zenuen. Larrañako auzo-alkate izan zinen!
Bai, hala da. Politika utzi nuenean auzo-alkate izateko proposatu zidaten auzotarrek. Errekalden bizi naiz, baina Larraña auzoan jaio nintzen. Eta bai, alkate izatea zer den badakit [barreak].
Nolako bilakaera izan du EAk zu zinegotzi izan zinenetik.
Aldaketa larregi bizi izan ditu alderdiak. Azkena H1!en sorrera. Nik uste dut alderdiak izan duen eboluzioa hauteskundeetako emaitzetan ikus daitekeela.
Nola baloratzen dituzu emaitza horiek?
Ezusteko handietan Oñatin eta Zarautzen egon dira. EAk urte askotan izan du Zarautzeko alkatetza, eta orain zinegotzi barik geratu da. Oñatiko kasuan, harrigarria da, H1!eko presidente Iñaki Galdos herrikoa izanda, zinegotzirik lortu ez izana. Hiru zinegotzi izatetik, ordezkaritza barik geratu dira. Emaitzak eskasak izan dira, bai.

No hay comentarios:
Publicar un comentario