"Eskubaloian jokatu ahal dudan lekuetara joango naiz"
2011-07-25 12:00:00 Mireia Bikuña
Hirugarren urtea egin du Itxaso Egañak Katalunia aldean. Azken denboraldian Molins de Reiko eskubaloi taldean jokatu du. Urte ona egin dute eta irailetik aurrera, aurrekontuak lagatzen badie, eskubaloiko zilarrezko mailan jokatuko dute. Oñatin dago oporretan. Harekin egin dugu berba.
Ampostatik Molins de Reira egin zenuen salto: zilarrezko mailatik lehen mailara. Atzera pausua izan zen?
Ez, oso pozik nago. Ampostan jokatzen nuenean Molins de Reiko taldearen kontra jokatu genuen, eta taldea ezagutzen nuen. Ampostak maila mantendu zuen baina Molins-ek ez. Lehenengo mailara jaitsi ziren. Ordurako banekien ez nuela Ampostan jarraituko dirurik ez zutelako, eta Molins-ekoen proposamena jaso nuen: eskubaloian jokatzeko aukera ematen zidaten, eta lana ere bai.
Erabakia berehala hartu zenuen orduan?
Bai, hala da. Maila baxuago baten jokatu behar nuen, baina lana nuen. Azken finean, eskubaloian egin ditudan urteetatik, Bera Beran nengoenean bakarrik kotizatu dut, eta langabezia kobratzeko beharrezkoa da. Gainera, kirol munduan lan egiteko aukera eman zidaten; besteak beste, aerobik eta mantenimendu gimnasia ematen ditut hango kiroldegian.
Orduan, lehentasuna ematen diozu lanari?
Bai. Molins-ek jokatzeko fitxatu ninduen, baina proposamena onartu nuen lan egiteko aukera nuelako. Hori da egun dudan filosofia: lana eta gero eskubaloia.
Eta egunen baten aukeratu behar izango bazenu?
Uf, ez dakit. Maisu-maistra ikasketak ditut, eta eskolak eman gura nituzke. Horretarako baina, EGA moduko titulua atera beharko nuke Katalunian.
Entrenatzaile lanak ere egiten dituzu.
Askotan egun osoa egiten dut kiroldegian. Eskolak emateaz gain, gazte mailako taldearen entrenatzailea naiz. Gustura dihardut.
Zilarrezko mailan jokatuko duzue irailetik aurrera?
Igoera lortu dugu, baina aurrekontuak esango digu aukera dugun edo ez. Taldeak nahiko diru batzen badu, zilarrezko mailan jokatuko dugu, eta bestela, lehen mailan.
Hamar urte daramazu etxetik kanpo. Aloñan ezagutu genuen Itxasok hegalean jokatzen zuen. Orain?
Molins-en atezain izan ezik, gaineko postu guztietan jokatu dut. Ohorezko mailan hegalean jokatzen nuen eta erosoen postu horretan egoten naiz. Molins-en postu guztiak probatu ditut. Hori bai, minutu gehien ezkerreko hegalean eta lateral postuetan jokatu dut.
Etxera itzultzeko asmorik?
Hamar urte daramat etxetik kanpo, Aloñatik Bera Berara joan nintzenean. Hainbat taldetan egon naiz, Granadan, Santanderren, Tarragonan eta orain Bartzelonan. Gurasoek gogoa badute, eta nik ez dut baztertzen. Baina, hemen eskubaloian jokatzeko aukera gutxi daude. Ez daukat leku finkorik. Eskubaloian jokatzeko aukera ematen didaten lekura joango naiz, eta etxetik gertu bada, askoz hobeto.

No hay comentarios:
Publicar un comentario